Gelditasuna: ‘delayed’.
Hiri edo herri batera bidaiatzean, ohiko museo eta eraikin esanguratsuenei derrigorrezko bisita egin ostean, nora jotzen duzu?
Bada, bertoko bizitza ‘erreala’ dastatzera abiatzen zara. Izan ere, inor ez du turista tipiko-topikoa izan nahi, ezta?!

Modako jatetxeak, herritarren gustuko parkeak edo bestelako tokietan barneratzea, hausnartzea... baita galtzea ere! Horretan datza bidaiatzearen xarma berezia.
Horma horretan ageri den grafitti bitxiak zeure atentzioa deitu du, begira ze-nolako janzkera daramaten gazte horiek, adi egon skater horren trebetasunari...
Horrela, bat-batean, turista izatetik biztanle izatera bihurtzen zara.
Edonola ere, Medellineko ‘aguapanelita’ bat dastatzeak edota Berlinen ustez uneoro jaten diren saltxitxak hartzeak ez zaitu ‘hiritartasuna’ emango, orduan, non dago gakoa?Horma horretan ageri den grafitti bitxiak zeure atentzioa deitu du, begira ze-nolako janzkera daramaten gazte horiek, adi egon skater horren trebetasunari...
Horrela, bat-batean, turista izatetik biztanle izatera bihurtzen zara.
Aisia artea bilakatzen denean, orduan grafitti horrek berezko zentzua hartzen du. Eta batek daki! Agian bihar bere egileak Tate Modern edo Guggenheim museoan aurkeztuko du bere bilduma kuttuna.
Era berean, parke horretan ikusi dituzun dantza, trebezia eta akrobazia horiek guztiek olinpiada berri bati emango ote diete bidea! Auskalo!
2 comentarios:
Santana!!! primerakoa!! ea noiz egiten dugun hainbatetan pentsatutako bidaia!! jarraitu horrela kazetari, eta argazkilari jeje!! ;)
Mila esker andereño hori!! 'Kazetari Trip' bat behar dut, inoiz baino gehiago.
Bitartean, nire 'larrialdietarako irteerantz' begira jarraitzen dut: itsasoari adi.
Muxuxuxuxux
Publicar un comentario